martes, 5 de noviembre de 2013

Elorrioko Mendi Astea

Elorrioko Erdella Mendizale Taldeak Mendi Astea antolatuko du,azaroaren 11tik 15era arte . Aurtengo partehartzaileak Esti Kerexeta, David Villegas, Egoitz Zubizarreta e Igor Mendizabal, “Goxerri” izango dira eta Iker Arroitajauregik emango dio amaiera edizio honi. Egun, bizkaitarra nazioarteko blokeko erakusle nagusia da eta Elorrion “Harri Aroa” ikuzkizuna estreinatuko du. Hitzaldiak Iturri Kultur Etxean eta Gaztetxean izango dira, 19.30etan. 
Aurtengo astearen txinparta Esti Kerexetak piztuko du azaroaren 11n, astelehenarekin. Gatikan bizi den bilbotar honek “Far West” audiobisualarekin zabalduko du Elorrioko hitzordua. Ikusentzunezko honek AEBra 4 urtetan zehar egindako bidaien laburpenak bilduko ditu, 10 estatuetan zehar eskalatzeko leku mitiko eta ospetsuenak bisitatuz: Yosemiteko horma erraldoietatik Kentuckyko meandroetako bazter izkutuetaraino. Zaindutako argazkien bitartez nola aberastasun natural harrigarria eta eskualde hauetako paisaien bitxitasuna hala eskalada estilo ezberdinak aurkeztuko dira. Horrelako jarduerak aurrera eramateko hainbat datu praktiko eskainiko du Kerexetak.
 
Asteartean, azaroaren 12an, David Villegasek hartuko du lekukoa. “La montaña” dokumentalak bere bizitza eta mendiarekiko loturak azalduko dizkigu. Andeetako, Himalaiako eta Alpeetako tontorrak aurkeztuko dizkigu Villegasek.

Igor Mendizabal, “Goxerri”, eskalatzaile eta alpinista gipuzkoarra azaroaren 13an, asteazkenean, helduko da Elorriora bere “Lotus Flower Tower” pelikularekin. Ikusentzun honetan Kanadan egindako hainbat eta hainbat eskalada ikusi ahal izango ditugu.

Beste gipuzkoar bat, Egoitz Zubizarreta, izango da Elorrioko hurrengo protagonista. Arrasatearrak Patagonia Cerro Torre (Ferrari bidea) eta Poincenot (Willians ranpa) mendien igoera” dokumentala azalduko digu ostegunean. Azaroaren 14an. Berak eta Aitor Aranburuk lortutakoa gutxi batzuek lortzen dute eta bere hitzaldian nola eskuratu zuten esplikatuko digu. . Gaztetxean emango du dokumentala.
Iker Arroitajauregiren "Harri aroa” ekitaldiaren amaiera gisa hartuko dugu aurtengo Mendi Astean. Bizkaitarrak azkenengo urteetan eginiko bulder gogorrak eta ikusgarrienak ikusteko aukera emango digu. Fontainebleaun, Hegoafrikan eta penintsula osoan zabaldutako blokeak, lehenengo igoerak, bloke altu eta arriskutsuak... denetarik izango dugu bere dokumentalean.


Egitaraua ikusita eta mendia gustokoa baduzue ezin duzue aukera alferrik galdu. Etorriz gero, mesedez ordu-orduan izan.
Beste alde batetik, gogorarazi nahi dizuegu astean zehar Iturri Kultur Etxeko lehenengo solairuan bigarren eskuko mendi materiala merkatua eta urteko argazki erakusketa izango direla. Horretaz gain, Erdella Mendizale Taldeak urteko asanblada egingo du larunbatean, arratsaldeko 16.30etan, bere lokaletan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario