lunes, 9 de junio de 2014

Emakumea eta kirola

Emakumeen Euskal XXVII. Bira andrazko lasterketa herritik pasako dela eta, Gatikako Udalak hiru andra kirolari bikain gonbidatu ditu, euren eskarmentu eta kirol lorpenari buruz hitz egiteko. Gonbidatuak Aitziber Juaristi (Tzibi) futbolaria eta entrenatzailea,  Esti Kerexeta eskalatzailea  eta Olga Artiñano, Laukizko Gaztedi sokatira taldearen izango dira.
Hitzordua datorren larunbatean goizeko 11.00etan. Hitzaldia egin ondoren Udalak  lunch bat eskainiko die etorriko direnei
Emakumea eta kirola benetan uztar daitezke???. Etorri, entzun eta gozatu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario