miércoles, 6 de marzo de 2013

2. Climbing Girl Party

Datorren ostiralean, martxoaren 8an, 2. Climbing Girl Party ospatuko dugu Leioako Sakonetako Bulderrean. Iazko hitzordua oso arrakastatsua izan zenez, aurten ere, berriro antolatzea erabaki dute.
Arauari dagokiona, nahi duena joan ahalko da, ez da izena aurretik eman behar, Sakonetara joan eta antolakuntzakoei  parte-hartze txartela eskatu. Sarrera dohan izango da bazkide ez izan arren.
Blokeei buruz nahi beste aldiz eta nahi duzun ordenean proba ditzakezu.
4 maila egongo dira:   -14 urtez azpikoentzat
  -EMAN  ( hasiberriak)
  -EUTSI  ( esperientziadunentzat)
  -ESTUTU  ( PRO!)
Puntuazioa norberak kontrolatuko du parte-hartze txartelaren bitartez.
Norberaren saioa  bukatzean parte-hartze txartela antolakuntzakoei eman (ezinbestekoa zozketarako), amaiera odua betez.
Zortzi eta erdietan irabazleen izenak emango dira, txapelak banatuko dira eta parte-hartze txartelen bitartez sariak zozketatuko dira.
Lehenengo 60 partehartzaileentzat kamiseta egongo da.
Giro alaia aurkituko duzue, beraz animatu, etorri eta parte hartu. Ez zara damutuko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario